Nor gara?

Hainbat diziplinatako profesionalen taldea gara, eta esperientzia zabala eta egiaztatua dugu negozio-aholkulari gisa segurtasunaren alorrean, hura baita gure interes nagusia.
Lorenzo Días de Apodaca

Lorenzo Díaz de Apodaca

Osane Consulting etxearen bazkide sortzailea eta zuzendaria, eta Airestudio Geoinformation Technologies konpainiaren zuzendari nagusia. Ingeniaria eta Segurtasun Pribatuko zuzendaria. Hogei urtetik gorako esperientzia dauka hainbat sektoretako enpresak sortzen, kudeatzen eta zuzentzen. Erakundeen eta pertsonen arteko lankidetza sustatzen espezializatua. Foro teknologikoetako partaide ohikoa. Irakaslea eta sustatzailea, Segurtasun Pribatuko zuzendari gisa gaitzeko ikastaroetan. Bezeroarengana zuzendutako negozio-garapena, soluzio eta prozedura.

Juan Antonio Calles

Juan Antonio Calles

Osane Consulting etxearen bazkide sortzailea eta Zibersegurtasuneko zuzendaria. ZeroLynx konpainiaren zuzendari nagusia. Aurretik, beste hainbat ardura-kargu izan ditu: zibersegurtasun-laborategiko arduraduna KPMG España konpainian, Zink Security etxeko zuzendari nagusia –gaur egun KPMGren barruan–, edota Everis enpresako Hacking Zentroko arduraduna. Hamar urtetik gorako esperientzia dauka zibersegurtasunean, eta ohiko txostengilea da hainbat foro eta kongresutan (RootedCon, No cON Name edota QurtubaCon, besteak beste). X1RedMasSegura jardunaldien antolatzaile-kidea da, eta Flu-Project.com atariaren sortzaile-kidea ere bai.

Daniel González

Daniel González

Osane Consulting etxearen bazkide sortzailea eta Zibersegurtasuneko zuzendaria. Era berean, ZeroLynx konpainiaren Eragiketen zuzendaria. Zortzi urteko esperientzia du IT segurtasunaren munduan lanean. Aurretik, segurtasun-ikuskaritzan eta -aholkularitzan jardun du enpresa handietan, dela maila nazionalean, dela nazioartean. Informazio-sistemen segurtasuneko espezialista gisa, ISACA etxearen CISM eta CSX agiriak ditu, baita EC-Council konpainiaren CEH ere. Komunikazio-, kudeaketa- eta lidergo-gaitasun handikoa, interes berezia du zaintza proaktiboaren tekniketan. Esperientzia kontrastatua du trebatzaile eta txostengile gisa.

Miguel Ángel Guergué

Miguel Ángel Guergué

Osane Consulting etxearen bazkide sortzailea eta Segurtasun Korporatiboko zuzendaria. Halaber, ZeroLynx konpainiaren Segurtasuneko zuzendaria. Aurretik, 25 urtez aritua Ertzaintzan, hainbat erantzukizun-gradurekin: Segurtasun Instituzionaleko Buruzagitza (Berrozi), Informazio eta Analisi Unitatea, Esku-hartze Talde Berezia (Berrozi), Pertsonak Babesteko Unitatea (Berrozi). 12 urtez ondare- eta korporazio-segurtasuneko aholkulari eta laguntzaile gisa, hainbat enpresari eta zuzendarirentzat, enpresa publikoetan zein pribatuetan. Irakaslea eta sustatzailea, Segurtasun Pribatuko zuzendari gisa gaitzeko unibertsitate-ikastaroetan. Ikastaroak eta konferentziak atzerriko Inteligentziako Polizia Unitateetan. Nazioarteko negozio-garapenak: Ekuador, Peru, Maroko, Mauritania, Ekuatore Ginea.

Elena Díaz de Liaño

Elena Díaz de Liaño

Osane Consulting etxearen bazkide sortzailea eta Eraldaketako agente burua, baita Datuen agentea ere, Sodexo Servicios de Beneficios e Incentivos konpainian. Esperientzia zabala du bankako, txikizkako, telekomunikazio-enpresetako eta zerbitzuetako sektoreko handiei eraldaketa digitalean laguntzen, eta hainbat kudeaketa- eta lidergo-postu bete ditu, beti bikaintasunaren bila bezeroaren esperientzian eta data-driven kulturan. Horri esker, erakundeen eraldaketa-prozesuak holistikoki ulertzeko eta jorratzeko aukera du, arretagunea beti haien beharrizan errealetan ipinita. Era berean, ohiko txostengilea da gai horietako dibulgazio-jardunaldietan.

Zer egiten dugu?

Ondare- eta korporazio-segurtasuna indartzen dugu, gure bezeroen neurrira eta 360 graduko ikuspegiarekin:

Zibersegurtasuna, ziberadimena, asmo gaiztoko arriskuak, halabeharrezko arriskuak, adimena, ikerketa, industria-kontraespioitza, informazio-ihesak, due diligence, soft landing industriala –hainbat herrialdetan– eta prestakuntza.

Ahulguneak, sinergia potentzialak edota hobekuntza-puntuak eta -aukerak identifikatzen ditugu, baita jardunbide egokiak ere, ondare- eta korporazio-prozesuen garapen egokirako. Konfiantza eta emaitzak, hasiera-hasieratik.

Erakundeen eraldaketa digitalean inplikatuta gaude: gure bezeroei laguntzen diegu euren segurtasun-kudeaketa optimizatzen paradigma berri honetan, eta prozedura egokiak sortzen ditugu, erakundearen barruan zein kanpoan diren arriskuak minimizatzeko.

Qué hacemos

Gizarte-erantzukizun korporatiboa

Compartimos un gran compromiso con el entorno, las personas y el medio ambiente

Gure inguruarekin, pertsonekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoa partekatzen dugu, eta lankidetza aktiboan jarduten dugu beste erakunde eta pertsona batzuekin, garapena eta segurtasuna sustatzeko xedez. Konpromiso horretatik abiatuta parte hartzen dugu Argibe egitasmoan, bakarrik bizi diren pertsona nagusiei laguntzeko, baita segurtasunaren eta garapenaren alorreko dibulgazioan eta prestakuntzan ere.

Responsabilidad social corporativa